Errealitate birtuala (2BRV)
Aurkezpena
IIS Biobizkaia errealitate birtualeko plataforma 2022aren amaieran sortu zen. Bertan, errealitate birtualeko proiektuak garatzen dira osasun arloan, esperientzia murgilgarri eta pertsonalizatua eskainiz. Plataformaren helburua osasun-profesionalen prestakuntzan, pazienteen terapian eta interbentzio medikoen planifikazioan irisgarritasuna eta eraginkortasuna hobetzea da. Horrez gain, oztopo geografikoak murriztea eta osasun-arretaren kalitatea hobetzea bilatzen du, eszenatoki klinikoen simulazioaren bidez eta diagnostiko eta tratamendurako tresna berriak garatuz, ingurune birtual seguru eta kontrolatu batean.
Deskribapen orokorra
Plataformaren helburua eszenatoki errealistak, larrialdien simulazioa eta prozedura klinikoak sortzea da, prestakuntza medikoa hobetzeko ingurune kontrolatu eta seguru batean.
Errealitate birtualaren integrazioak iraultza dakar osasun-sektorean prestakuntza eta praktikan. Plataformak errealitate birtual eta mistoko proiektuak garatzeko gaitasuna du hasierako diseinutik balidaziora arte. Eszenetako objektuekin elkarreraginen programazio baxua eta eszenen eta objektuen modelaketa egiten dira.
Plataforma rol ezberdinetako talde espezializatu batek osatzen du:
- Unitateko koordinatzailea: Proiektuak metodologia arinen bidez kudeatzeko adituak.
- Osasun arloan espezializatutako VR garatzailea: Ingurune mediko interaktiboen programazioan eta diseinuan adituak. (Unity 3D ingurunea)
- Modelatzaile eta 3D diseinatzailea: Oso errealistak diren osasun-inguruneak sortzeko adituak, hala nola ebakuntza-gelak, larrialdi-gelak eta mediku-gailuak.
Proiektuak
Plataforma MedTech 2022-2024 laguntza-esparruan sartutako 2 proiektutan parte hartzen du.
VWTRIAJE
Proiektu honen helburua erizaintzako triatze-prozeduraren inguruko prestakuntza-ingurune bat sortzea eta garatzea da. Tresna honen bidez, emaitza uniformeko prestakuntza bat lortu nahi da, arreta sanitarioan lehentasunari hobeto egokitutako erabakiak hartzeko. Prestakuntza honek prozesuan arintasuna eta eraginkortasuna emango ditu.
VWUCIP
Proiektu honen helburua pediatriako ZIU batean simulazio-eszenatoki ezberdinak garatzea da. Eszenatoki klinikoen entrenamendua interes handikoa da teknologia altuarekin lan egiten duten mediku eta erizaintzako profesionalentzat, eta testuinguru oso konplexu eta zail batean erabaki azkarrak hartu behar dituztenentzat. Oro har, etengabeko prestakuntza eta protokoloen eguneratzea behar duten profesional guztientzat.
Azpiegiturak
IIS Biobizkaiak VIROO gela murgilgarria du. Gela honek simuladore kolaboratibo gisa funtzionatzen du, erabiltzaile gehiagoren urrutiko konexioa ahalbidetuz.
VIROO VR plataforma bat da, teknologia murgilgarriak baliatuz berrikuntza-tresna boteretsua. Bertan, erabiltzaile anitzeko VR aplikazioak sortzen dira, aplikazioak kudeatu eta ingurune urrun eta anitzetan zabaltzen dira. Gaur egun, azken belaunaldiko 4 errealitate birtualeko betaurrekoz osatuta dago (HTC Vive Focus 3) eta gelaren kontrolerako ordenagailu batekin.
Plataformak ikerketa-proiektu ezberdinak garatzeko ekipamendua ere badu:
- Errealitate birtualeko betaurrekoak (Pico Neo 4, Meta Quest 3)
- Fotogrametriarako ekipamendua (Erreflex kamera, 360 kamera, iPad Pro)
- Errendimendu handiko informatika-ekipamendua (ordenagailu eramangarriak, workstations, grafiko-tabletak eta software-lizentziak).
Plataformako kideak
-
Edorta Pérez García
Koordinatzailea
edortaander.perezgarcia@bio-bizkaia.eus
841413 | 944526913
Bio 1 | Gurutzeta, Bizkaia
-
Egoitz Fraile Diez
egoitz.frailediez@bio-bizkaia.eus
Bio 3 | Gurutzeta, Bizkaia

